
Professor at Mondragon University
Bilbao Area, Spain

Professor at Mondragon University
Bilbao Area, Spain
Komunikazio arduraduna naiz Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean, eta bertan uztartzen ditut nire bizitzako arlo profesionalik esanguratsuenak: komunikazioa eta irakaskuntza. Fakultatean barne eta kanpo komunikazioa lantzen dut, MUniversitas aldizkaria koordinatu, eta fakultatearen webgunea kudeatu. Irakatsi, berriz, irakasten dut Web 2.0 eta Idazkuntza digitala. Doktore tesia egiten hasi naiz euskarazko Wikipediaren gainean.
Berripaperak sortu, diseinatu, idatzi eta argitartu izan ditut: Euskararen Berripapera, Herriko, Asmoz ta Jakitez, Campusa eta Pas de Basque berripaperak adibidez. Berripapera hitza ere neuk finkatu nuen erabilera horretan.
Parte hartu nuen euskarazko herri aldizkarien loratzean: Arrasate Press sortu, zuzendu eta beronen eredua zabaltzen lagundu nuen. Telebistari dagokionez, ATB (Arrasate Telebista) sortu eta zuzendu ostean, Hitzaro eta Lengua Viva saioak zuzendu nituen Euskal Telebistan. Goiena Telebistako albistegiak birmoldatzen parte hartu nuen, erredaktore buru moduan.
Interneten ere, esku hartu nuen Sustatu blog kolektiboaren sorreran, bertako batzorde editorialeko kide izan bainintzen. Gaur egun lau blog kudeatzen ditut, Faroa blog pertsonala, Farozaina tumbleloga, Gizakom HUHEZI fakultatearentzat, eta 8. probintzia.
2005ean liburu bat argitaratu nuen: “Medikuak esan dit minbizia dudala”, oinarritua nire gaixotasunari buruz Sustatun ateratako kroniketan.
Kolaborazioak
2007ko udan hasita, igandero 8. probintzia egiten dut Euskadi Irratian, Amarauna saioaren barruan, hamar minutuko atal bat, euskal blogosferari eskainita. 2008an hasita, berriz, Telepolis saila idazten dut Jakin aldizkarian, teknologia berrien inguruan.
Nitaz gehiago jakin nahi baduzu, begiratu leku hauetan:
http://goiena.net/blogak/faroa
http://farozaina.tumblr.com/
http://www.flickr.com/photos/joxe/
http://www.facebook.com/profile.php?id=643234318
http://tinyurl.com/yth8lb
http://tinyurl.com/yq9j3t
Blogak, podcastak, sareko komunitateak, idazkuntza digitala, webmastertza, barne komunikazioa.
(Privately Held; 1-10 employees; Publishing industry)
January 2008 — Present (2 years )
2008ko urtarrilean hasi nintzen idazten Teknopolis atalean, teknologia berrien inguruan.
(Public Company; 51-200 employees; Broadcast Media industry)
September 2007 — Present (2 years 4 months)
2007ko iraila ezkero, igandero 10 minutuko saio bat egiten dut Euskadi Irratian, “8. probintzia”, Amarauna saioaren barruan. Saiio horretan euskal blogosferaz hitz egiten dugu.
(Educational Institution; 201-500 employees; Education Management industry)
September 2001 — Present (8 years 4 months)
Komunikazio arduraduna naiz HUHEZI, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta bertako webgunea kudeatzen dut. Halaber, MUniversitas aldizkaria koordinatzen dut.
(Higher Education industry)
2001 — Present (8 years )
(Higher Education industry)
2001 — Present (8 years )
(Self-Employed; Myself Only; Publishing industry)
September 1991 — September 1997 (6 years 1 month)
Sasoi batean berripaper argitaratzaile izan nintzen, ingelesez newsletter deritzotenak. Hainbat argitaratu nituen: Euskararen Berripapera, Herriko, Asmoz ta Jakitez, Campusa eta Pas de Basque, besteak beste. Bezeroen artean, Eusko Jaurlaritza izan nuen, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza eta Arko, batzuk aipatzearren.
(Privately Held; 1-10 employees; Telecommunications industry)
February 1990 — July 1991 (1 year 6 months)
1989an, beste hiru lagunekin batera, eta AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) erakundearen babespean, Arrasate Telebista herri telebista sortu nuen, eta bertako lehen zuzendaria izan nintzen.
(Privately Held; 11-50 employees; Newspapers industry)
December 1988 — July 1991 (2 years 8 months)
1988an, beste hiru lagunekin batera, eta AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) erakundearen babespean, Arrasate Press herri aldizkaria sortu nuen, eta aldizkariaren lehen zuzendaria izan nintzen. Aldizkari horrek berrikuntza ugari ekarri zizkion euskarazko prentsari, eta mugarri izan zen euskarazko prentsa lokalaren loratzean.
(Public Company; 1-10 employees; Education Management industry)
September 1986 — July 1989 (2 years 11 months)
Bost urte atzerrian eginda, Bergarako Udal Euskaltegian hasi nintzen lanean, euskarazko eskolak ematen. Guztira hiru urte egin nituen han, horietatik bat zuzendari moduan.
(Educational Institution; 51-200 employees; Professional Training & Coaching industry)
September 1977 — July 1981 (3 years 11 months)
Euskara, euskal kultura eta idazkuntza irakatsi nituen urte haietan Goi Eskola Politeknikoan, Arrasaten. Gure helburuetariko bat izan zen euskara sartzea hango ikasketetan. Urte haietan hasi ziren euskaratzen hainbat testuliburu: teknologia, marrazketa teknikoa, etab.
(Privately Held; 1-10 employees; Publishing industry)
July 1976 — March 1977 (9 months)
Hori izan zen nire lehen lan esperientzia, unibertsitate ikasketak amaituta. Aldizkariak Donostian zuen bulego nagusia, baina Bilbon inprimatzen zen.
History 1971 — 1976
Espainiako Historia Modernoa eta Gaur Egungoa ikasi nuen.
Blogosfera, Web 2.0, literatura —bereziki euskal literatura—, zinema, Internet, arineketan egitea, lagunekin hitz egitea, eta Mendraka txakolina, Elorriokoa.